XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXIRRITAREN OMENALDIA

1936 urteko San Sebastian bezperan Donostia'n II Bertsolari-Eguna ospatu zan ondoren, errenderiarrak Txirritari omenaldi bat prestatu asmotan asi ziran.

Lenengo egin zutena, berarengana joan eta jakiñaren gañean jarri.

Txirritarekin egin zuten izketaldia, onelatsu izan omen zan: ... Txirrita bertsolari ospetsuari omen bat egingo ote genion alegia errenderiarrok, Errenderi'n jaioa ez izan arren, bere bizi guztia Errenderi'n igaroa bai dizu.

Gañera, Txirrita ez-izena ere nundik datorkio Errenderi'ko Txirrita baserritik ez bada?.

Ori dala-ta, igarotako igandean errenderiar Batzoki eta Euskaltzaleak bazkuneko ordezkari bi bere etxean izanak dituzu.